Eusko Jaurlaritza utziko du Beltran de Herediak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ira. 4a, 00:00

GASTEIZ. Inbestidura saioan Iñigo Urkulluk bere hitzaldia amaitu eta berehala, EAJk ohar batean iragarri zuen Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburu izandakoa proposatuko duela Eusko Legebiltzarrean Espainiako senatari izateko. Atzo bertan erregistratu zuen bere proposamena parlamentuan. Beltran de Herediak, beraz, ez du jarraituko Eusko Jaurlaritzan. Segurtasun Sailaren ar

dura izan du azken bi legegintzaldietan, 2012tik. 1995etik 2007ra ere izan zen parlamentaria Eusko Legebiltzarrean. Orain, Madrilen Jokin Bildarratzek zuen tokia hartuko du. EAJk azaldu du EBBk hartutako erabakia izan dela, eta, halaber, eskerrak eman dizkio Bildarratzi azken zortzi urteetan Madrilen egindako lanagatik.

Bestalde, PSEk jakinarazi du Tontxu Rodriguez proposatuko duela senatari izateko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide