Elkarrekin Podemos. «Norabide aldaketa bat» eskatu dio Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ira. 4a, 00:00

«Euskadik norabide aldaketa bat» behar duela iruditzen zaio Miren Gorrotxategiri. Horretarako, EP Elkarrekin Podemos koalizioren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak uste du Eusko Jaurlaritzak ez lukeeela «elite finantzarioen aginduen» aurrean «tolestu» behar. Norabide aldaketa bat beharrezkoa da, zerbitzu sozialak indartzeko, eta «pertsona boteretsuenei» fiskalitatea «areagotzeko».

Iñigo Urkulluren mintzaldia kritikatu zuen Gorrotxategik, EAJren lehendakariagaiak «Euskadi oasi baten pare» kokatu zuela iritzita. Eta EPkoa ez dago ados. Nabarmendu zuen pandemiak agerian utzi dituela «lan prekarietatean, klientelismo alderdikoian eta zerbitzu publikoen pribatizazioan» garatutako ereduaren «ahultasunak». Horren ondorioz, azpimarratu zuen, atzo, geroz eta familia gehiago bizi dira «pobrezia mailatik behera».

EAJk eta PSE-EEk gobernu «indartsu bat» sortzeko beharra aldarrikatu dute azkeneko asteotan. Gorrotxategi ados dago, eta pentsatzen du hori «inoiz baino beharrezkoagoa» dela. Baina gogorarazi zion Urkulluri «denontzako» gobernatzeko, eta, horretarako, «denei entzuteko».

Bestalde, EH Bilduren lehendakarigai Maddalen Iriarteri esan zion EPk ez zuela bozketan babestuko, koalizio independentistak «ezkerreko hiruko koalizio bati» bide emateari uko egin diolako.

Jon Hernandez EPren bozeramaile ondokoak ere hitz egin zuen —Ezker Anitzako kidea da—. COVID-19aren aurrean Jaurlaritzaren kudeaketa «kaotikoa, «inprobisazioak ezaugarritutakoa», izan dela salatu zuen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide