«Haserrea», espetxe politika aldatzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ira. 13a, 00:00

Haserre Gaua izeneko ekitaldia egin du Sortuk Bilbon: hamabi orduko ekinbidea, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzeko eta espetxe politikak aldatzea bultzatzeko. Ekitaldiaren hasieran, Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek hitza hartu du, eta esan du Gonzalez Sola «salbuespenezko espetxe politikak eta hari eusten dioten guztiek» hil dutela. «Gaur eta hemen indarrean dirauen biolentzia bakarra estatuena da», azaldu du; «bada garaia estatuek beren biolentziari uko egin diezaioten, biolentzia hori sufrimendua eta heriotzak eragiten ari baita». Egun indarrean dagoen espetxe politika «luzamendurik gabe» bertan behera uzteko eskatu du Rodriguezek: «Ez dugu hitz politik nahi; ekintzak nahi ditugu».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide