Garamendik estatutua betetzea jarri du helburu gisa legegintzaldirako

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko urr. 28a, 00:00

Jaurlaritzaren esku uzteke dauden eskumenak eskualdatzea eta, horrela, Gernikako Estatutua betetzea izango da Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren zereginetako bat hasi berri den legealdirako. Hala azaldu du Olatz Garamendi sailburuak Eusko Legebiltzarrean, datozen urteetarako lan ildoen berri emateko agerraldian. Eskumen horien transferentziaz harago, Garamendik konpromisoa hartu du Espainiako Estatuak «eskumen autonomikoak birzentralizatzeko egiten dituen prozesuen aurrean autogobernua defendatzeko».

Administrazioari dagokionez, jakinarazi du lau urtean 10.000 lanpostu baino gehiagoko eskaintza publiko bat egingo dutela administrazio orokorreko lantaldea eta beste sektore batzuetakoa berritzeko. Halaber, Jaurlaritzak gobernu digitalaren estrategia bat ezarriko du «administrazioa modernizatzeko».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide