Eraginek apustu etxeen aurkako neurriak nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 5a, 00:00

BILBO. Espainiako Gobernuak errege dekretu bat onartu zuen herenegun apustu etxeen publizitatea mugatzeko. Besteak beste, gobernuak debekatu egingo du iragarkiak telebistan ematea 01:00 eta 05:00 arteko ordutegitik kanpo, eta kirol klubek ezingo dute horien publizitaterik eraman soinean. Era berean, apustu etxeek ezingo dute pertsona ezagunen irudirik erabili iragarkietarako. Dekretua atzo argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta, hortaz, indarrean dago jada.

Eragin elkartea konforme agertu da gobernuak hartutako neurriekin, apustu etxeei «muga» jartzeko neurri oro «positiboa eta ongi etorria» dela uste dutelako. Hala ere, ohartarazi dute «pauso asko» falta direla emateko «gaitz» hori desagerrarazteko bidean, eta, beraz, iragarri dute «borrokan» jarraituko dutela. Neurri gehiago ere proposatu dituzte; esaterako, kanpaina bat abiatu dute, «segurtasun tartea gordetzera» deituz. Horren helburua da apustu etxerik ez egotea ikastetxeetatik 500 metro baino gutxiagora: «Ezin da gaitz hori normalizatu hain adin txikietan».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide