Gazte aterpetxeak pribatizatu nahi dituztela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 6a, 00:00

Donostiako Ulia eta Ondarreta-La Sirena udal gazte aterpetxeen kudeaketa «pribatizatzeko arriskuan» dagoela ohartarazi dute bi aterpetxe horietako langileek. Ohar batean, kudeaketa publikoaren defentsa egin dute, «zuzeneko kudeaketaren bidez lortu baita Donostiako Udalak bere sailen bitartez (Gazteria, Kultura, Ingurumena...) azken 30 urteetan landu dituen giza balioak munduko bazter guztietatik aterpetxeetara hurbildutako gazteen artean oihartzuna izatea».

«Lan eta esfortzu hori guztia enpresa pribatuaren esku geratuko litzateke kudeaketa azpikontratatuz gero», langileek erantsi dutenez, eta gogorarazi dute aterpetxe horiek 700.000 euroko diru sarrerak izan zituztela iaz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide