Murgiltze ereduari ateak ireki dizkiote Espainiako Kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 6a, 00:00

Gaztelania irakaskuntzako hizkuntza ez izatea onartuta, LOMCE legearen erreformak aurrerabidea egin du Espainiako Kongresuan. PSOEk, Unidas Podemosek eta ERCk zuzenketa bat hitzartu zuten gaztelania ez izateko irakaskuntzako hizkuntza, eta Hezkuntza Lantaldearen gehiengoaren babesa jaso zuen atzo zuzenketa horrek. 26 boto izan zituen alde, eta 16 kontra. EH Bilduk alde egin zuen; EAJ, aldiz abstenitu egin zen. PPk, Vox-ek eta Ciudadanosek iragarri dituzte helegiteak horren aurka. Hezkuntza Batzordean eztabaidatuko dute legea datorren astean.

Legean jasotzen da «gaztelania, estatuko hizkuntza ofiziala», eta esaldi hori ezabatzea adostu zuten PSOEk, Podemosek eta ERCk.

Bestelako neurri batzuk ere biltzen ditu legeak. Besteak beste, sexuaren araberako segregazioa egiten duten eskolek ez lukete diru laguntza publikorik jasoko. Era berean, debekatu egingo du eskola kontzertatuei lursail publikoak uztea. Irakasleek eskatzen duten neurri nagusiena ez dute txertatu, ordea: ikasgeletako ikasleen ratioa legez gutxiagotzea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide