EH Bilduk ere ez die osoko zuzenketarik jarriko Espainiako aurrekontuei

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 6a, 10:49

Gaur amaitzen da Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta EH Bilduk ere ez die jarriko osoko zuzenketarik. Atzo Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroarekin izandako bileran ere berretsi zutenez, Espainiako Gobernuak "jarrera proaktiboa" somatu du, eta EH Bilduk mahai gainean jarritako neurri sozial eta ekonomikak aintzat hartu dituztela azaldu du. Elkarrizketekin segitzeko jarrera dute, eta elkarrizketak norabide egokian doazela esan du Mertxe Aizpuruak. Horregatik ebatzi dute osoko zuzenketarik ez aurkeztea, "aurrekontu aurrerakoietan isla izango duten konfiantzarekin".

"Ez dira aurrekontu soil batzuk. Legegintzaldia eta hurrengo urteetako politikaren norabidea daude jokoan uneotan", Mertxe Aizpuruak esan duenez.

EH Bilduk harreman egonkor eta jarraitua dauka Espainiako Gobernuarekin eta Kongresuan ordezkaritza duten beste alderdiekin. Negoziazioak orain hasiko direla zehaztu du.

"Gobernuak aukeratu beharko du inbestiduran gehiengoa eman zion alderdiekin egin nahi duen aurrera, edo Ciudadanosekin egitea hautatzen duen. Ciudadanosekinaurrera egitea hautatuz gero, ibilbide laburra dauka legealdi honek" , AIzpuruaren ustez.

EAJk ere atzo iragarri zuen ez diola osoko zuzenketarik jarriko aurrekontu proiektuari. Horrenbestez, negoziazio betean sartuta daude jelkideak ere.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide