Pello Alcantarilla preso ohia aske utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 13a, 00:00

BAIONA. Pello Alcantarilla aske geratu zen atzo, ia 24 orduz Hendaiako polizia etxean atxikita egon ostean. Asteazken eguerdian atxilotu zuten euskal preso ohia, EH Baik eta EH Bilduk ohar batean salatu zutenez. Bi alderdien arabera, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzeagatik atxilotu zuten, eta Hendaiako komisariara eraman zuten.

2015ean Charlie Hebdo-ren kontra izandako atentatuen ondotik aipatu zuen Frantziako Gobernuak «terrorismoarekin» lotura duten herritarrak zaintzeko tresna baten beharra. 2015eko uztailean egin zuten zerbitzu sekretuen legean onartu zuten Fijaiten sorrera, eta urtebetera jarri zen martxan.

Bestalde, Parisko Dei Auzitegiak urtarrilaren 7an jakinaraziko du Mikel Barriosen auziko deliberoa. Epaileak atzo aztertu zuen Barriosi ekainean ezarritako bost urteko zigorra, eta, atzoko saioan, lekuko gisa deklaratu zuen Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, Barriosen abokatuaren eskariz. Prokuradoreak sei urteko zigorra eskatu du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide