Espetxeratu egin dituzte iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 18a, 12:50

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epaileak agindu du iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak espetxeratzeko. Bi tren geltokitan ustezko sabotajeak egitea egotzi diete, Iñaki Bilbao ETAko presoaren goratzea izan litezkeelakoan.

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak astelehenean jakinarazi zuen bertako bi kide atxilotu zituela Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalak aginduta. Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisolli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga dira, hain zuzen ere, Ertzaintzak atxilotutako bi pertsonak; AEMk jakinarazi zuen euren senideen bidez izan dutela atxiloketen berri, eta elkartasuna adierazi zieten. Atxilotuak askatzeko deia egin zuen AEMk.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide