<br /><br /> Euskal Elkargoa zerbitzu bururik gabe dela salatu dute sindikatuek <br />

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 19a, 00:00

BAIONA. Euskal Hirigune Elkargoko CFDT, LAB eta CGT sindikatuek agiri bateratu bat plazaratu dute Ipar Euskal Herriko erakundeko administrazio zuzendaritzan dagoen hutsunea salatzeko asmoz. Gaur egun, ez dago zerbitzuen zuzendari nagusirik, eta kezka agertu dute egituraren barruan postu horrek orain arte izan duen «prekaritateari» buruz. 2017ko urtarrilean Euskal Elkargoa sortu zenetik, hiru zerbitzuburu izan ditu erakundeak. «Epe horretan, elkargoko zerbitzuek hamasei hilabete baino gehiago pasatu dituzte zuzendari nagusirik gabe. Egoera honek ezin du gehiago iraun», salatu dute sindikatuek elkarrekin egindako agirian.

Sindikatuen hitzetan, langileen ordezkariek behin baino gehiagotan dei egin diote Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariari, Elkargoko zerbitzuen zuzendari nagusiaren faltaz eta «ezegonkortasun kronikoari» buruz; «arrakastarik gabe». Horrez gain, giza baliabideen eta elkarrizketa sozialaren ardura duen Rene Carrique lehen lehendakariordearekin gaia aipatu izan dutenean, hark «gaia saihestu» izan duela salatu dute. Zuzendari faltaren arrazoiak zein diren argitzeko eskatu dute».

Hiru sindikatuek argitu dute elkargoko agenteek administrazioaren eguneroko gaiak «segitu, asumitu eta gauzatu» dituztela, baina, zuzendaririk gabeko «epe luzeak» elkargoaren funtzionamenduarentzat «biziki kaltegarriak» direla. Euskal Elkargoa zuzendaririk gabe egotea «onartezina» zaiela gainaratu dute CFDT, LAB eta CGT sindikatuek, «bereziki garai hauetan», COVID-19aren pandemiari erreferentzia argia eginez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide