Minutu bateko isilunea egin dute Brouarden omenez Gasteizko legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 19a, 10:34

GALek Santi Brouard hil zuela 36 urte beteko dira bihar. Brouard, HBko diputatua izateaz gain, legebiltzarkide ere bazen. Hori dela eta, urtero egin ohi duten legez, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek egin dute minutu bateko isilunea osoko bilkura hasi aurretik, haren omenez.

Eusko Legebiltzarrak 2014an hartutako erabaki baten arabera, gatazkaren ondorioz hildako legebiltzarkide ohien aldeko minutu bateko isiluneak egin ohi dituzte urtero. Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santi Brouard hartu ohi dituzte gogoan.

Brouard 1984ko azaroaren 20an hil zuen GALek. Pediatra zen, eta kontsulta pasatzen ari zen bitartean tirokatu zuten.

Minutu bateko isilunea gordetzearekin batera, legebiltzarraren aurrean jarri dute Brouarden argazki bat eta piztu dute suontzi bat haren omenez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide