Bi euskal preso euskal herriratu eta beste bost gerturatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 26a, 16:46

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste sei euskal preso lekualdatuko dituzte: bi euskal herriratu eta lau gerturatuko dituzte. Idoia Martinez Garziari, hain zuzen. Asturiasko espetxetik Euskal Herrira ekarriko dute, eta Gasteizen beteko du zigorra, hirugarren graduan. Bestetik, Olga Comes ere Asturiasko kartzelatik Iruñekora ekarriko dute.
Beste lau gerturatze ere iragarri dituzte: Joxe Javier Arizkuren Ruiz Murtziatik (Espainia, 820 kilometro) Logroñora hurbilduko dute, eta bigarren gradua ezarriko diote, espetxeko tratamentu juntak hala ebatzita. Guillermo Merino Valentziatik (Espainia, 600 kilometro) Zuerako espetxera gerturatuko dute. Joanes Larretxe, Herrera de la Manchatik (Espainia, 500 kilometro) Asturiasera, eta Jon Gurtubai Puerto de Santamariatik (Espainia, 1.200 kilometro) Zaragozako espetxera eramango dute.

Bestetik, Etxerat-ek jakinarazi duenez, Jakes Esnal euskal preso ziburutarra Lannemezango espetxera hurbildu dute, Esnal St Martin de Re (540 km) espetxean zegoen. 30 urte eta erdi daramatza espetxean, eta duela 12 urtetik beteak ditu baldintzapean aske geratzeko irizpideak, baina birritan ukatu zaio baldintzapean aske geratzea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide