Uztailetik irailera %15,8 handitu da Nafarroako BPGa

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko abe. 24a, 00:00

Urriaren hondarrean jakin zen datu aurreratua: Nafarroako ekonomia %15,7 handitu zen udan. Bada, errebote hori berretsi egin du orain Nastat estatistika erakundeak, eta hamarren bat areagotu, %15,8ra alegia. Urte arteko jaitsieraren datua ere hobetu du Nafarroako institutuak; bi hamarren hain zuzen. Beraz, %5,9 egin du atzera ekonomiak urtebetean.

Sektore guztiek sumatu dute koronabirusak eragin duen egoera ezkorra. Zerbitzuen jarduera %5,2 hazi da udan, baina beste atal guztiak uzkurtu egin dira urte arteko tasan, nahiz eta itxialdia indarrean egon zen bigarren hiruhilekoan baino gutxiago izan. Industria %6,3 atzeratu da, eta laborantza, %2,8.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide