PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa egin dute Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko urt. 8a, 00:00

EH Bilduk eta PSE-EEk Eibarko Udalaren (Gipuzkoa) aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute. PSE-EEk bakarrik gobernatzen du Eibarren, eta, aurretik, aurrekontuetarako itun bat eginda zeukan EAJrekin. Koalizio subiranistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte PSE-EE-rekin lortutako akordioaren bidez, eta hilaren 15ean aurrekontuak onartzeko egitekoa den udalbatzan abstenitu egingo da. «Guretzat oso onuragarria da haiek [EH Bilduk] Madrilen eta hemen eduki duten jarrera. Hori da politika egitea», adierazi zuen Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak -eibartarra da-, atzo, Euskadi Irratian.

Azken hilabeteotan beste kasu batzuetan ere ados jarri izan dira bi indar politikoak. Esaterako, bai Espainiako Gobernuaren aurrekontuak eta bai Nafarroako Gobernuarenak onartzeko orduan, eta, udalerrietan, Irunen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide