Sarek 7/2003 Legea indargabetzea jarri du aurtengo asmoen artean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko urt. 12a, 00:00

Larunbatean 238 udalerritan eginiko mobilizazioen balorazioa egin zuen herenegun Sare Herritarrak, aurrera begirako erronka batzuk finkatzearekin batera. Besteak beste, 2021erako zereginen artean kokatu du 7/2003 Legea indargabetzea eta horren arabera zigortutako presoei «legeria arrunta» ezartzea, «euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko prozesua azkartzea» eta gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoak eta adin nagusikoak askatzea. Gainera, presoei baimenak emateko eskatu du plataformak: «Gaur egun, 30 preso baino gehiago baimenak lortzeko moduan daude, baina ukatu egiten zaie aukera hori». Azkenik, Euskal Herriko espetxeetako batean seme-alaba txikiak dituzten amentzako modulu bat sortzea nahi dute.

Bakartuta

Bestalde, Irati Gurasoekin plataformak salatu du Aranjuez, Valdemoro eta Estremerako espetxeak (Espainia) bakartuta daudela elurteengatik. Gainera, Aranjuezen galdara hautsi zaie eta presoak zero azpiko tenperaturak izaten ari dira kartzela barruan. Bederatzi euskal preso eta bi ume daude horietan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide