Iruñeko Udalak haur eskoletan ezarri duen ereduaren aurka, grebara

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko ots. 5a, 00:00

Iruñeko Udalak ingelesezko jarduerak txertatu nahi ditu D ereduko haur eskoletan —joan den astean onartu zuen—, eta harrabotsa eragin du neurriak. Navarra Sumak eta PSNk babestu dute proposamena, eta LAB, CCOO eta Afapna sindikatuek kontra jo dute: greba egunera deitu dute otsailaren 12rako. Iruñeko Udalak bultzatutako eredu aldaketa gaitzetsi dute. Haien arabera, arazo ugari sortuko lituzke, batez ere proiektu pedagogikoari dagokionez; antolamenduan ere eragingo lukeela diote. Hala, Nafarroako Gobernuari eskatu diote ez dezala onartu berregituratze hori.

Aldebakartasunez aritzea ere egotzi diote udalari: «Proposamenaren lanketan ez dute parte hartzerik izan ez zuzendariek, ez hezkuntza taldeek, ezta langile batzordeek ere; ez da kontuan hartu balio pedagogikoa emanen dion hizkuntza proiekturik edo azterketarik». Uste dute planteamendua diseinatzeko orduan ez dela behar bezain zorrotz jokatu, eta euskarazko ereduan ingelesa sartzeak sortzen dien kezka azaleratu dute. Atzoko osoko bilkuran, eredu aldaketa gaitzesteko adierazpenak aurkeztu zituzten EH Bilduk eta Geroa Baik, baina ez zituzten onartu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide