ELAk bi greba egunetara deitu du zahar etxeetan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko ots. 13a, 00:00

DONOSTIA. ELA sindikatuak grebara deitu du Gipuzkoako zahar etxeetan, otsailaren 25erako eta martxoaren 30erako. Adierazi dutenez, «prekaritatea desagerraraztea, langile gehiago kontratatzea eta langileen erreparazio emozionala lortzea» exijituko dute. LABek baita herenegun egin zuen grebarako deialdia ere.

ELAren arabera, egoitza askotan ez dira «gaixoaldietako ordezkapenak eta lizentziak betetzen ari». Gainera , pandemiak jarduna berrantolatzera behartu ditu, eta zahar etxeetako langileak egoiliarrei eskain diezaieketen denbora «are txikiagoa» da. «Ez da nahikoa kalitatezko arreta bermatzeko».

Gainera, salatu dute Gipuzkoako aurrekontuetan zahar etxeetako hitzarmenak berritzeko erabili asmo duten diru kopurua ez dela nahikoa eskaerak asetzeko. «Errespetu falta eta probokazio hutsa da». Sindikatuak gogorarazi zuen egoitzen sektoreak %88ko finantzaketa publikoa duela, baina irabazi asmoa duten enpresei atxikita daudela sektoreko langileen %67.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide