Bost atxilotu Iruñean, Haselen aldeko protestekin lotuta

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko mar. 5a, 00:00

Espainiako Poliziak gutxienez bost gazte atxilotu dituela jakinarazi du Nafarroako Ahotsa.info webguneak. Pablo Hasel rap abeslari kataluniarra espetxeratu ondoren eginiko protesten ostean izaniko istiluetan «desordena publikoak» eragitea egotzi diete atxilotuei; zehazki, otsailaren 20an Iruñean eginiko manifestazioaren ondoren piztutako istiluetan. Atxilotuetako bat aske dago jadanik, Ahotsa.info-ren arabera. Atari digitalaren arabera, beste bi pertsona ere deklaratzera deituta daude.

Protesta ugari egin zituzten otsailaren amaieran, musikaria espetxean sartu izana gaitzesteko eta adierazpen askatasunaren alde. Hain zuzen, Iruñerriko GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak deituta egin zuten manifestazioetako bat. Iruñeko Errekoleten plazatik abiatu zen ia mila lagun bildu zituen manifestazioa, eta Sarasate pasealekuan bukatu zen. Manifestazioan, adierazpen askatasunaren aldeko eta polizia indarren aurkako aldarriak egin zituzten. Amaieran, edukiontzi batzuk erre zituzten, eta poliziei harriak ere bota zizkieten. Polizia manifestariei oldartu zitzaien.

Iruñerriko GKSk aditzera eman zuenez, Poliziaren presentzia arratsaldetik izan zen «itogarria», eta hasieratik «jarrera oldarkorra eta probokatzailea» izan zuten. GKSren arabera, «ulertzen dugu mobilizazioak oinarrizko askatasunen urraketaren eta hondamendi ekonomiko zein sanitarioak eragindako ezinegonaren ondorio direla». Aurrerantzean ere adierazpen askatasunaren alde egiten segituko dutela esan dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide