Gorpuzkiak zituzten bi poltsa aurkitu ditu Ertzaintzak Bilboko itsasadarrean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko mar. 9a, 00:00

BILBO. Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), duela ia bi hilabete Arrigunagako hondartzan (Getxo, Bizkaia) azaldutako gorpuzkiekin zerikusia duelakoan. Hilketa egotzi diote atxilotuari. Horrez gain, Ertzaintzak gorpuzkiak zituzten bi poltsa aurkitu zituen atzo Bilboko itsasadarrean, Ibaizabal ibaian, eta Arrigunagako kasuarekin lotura izan dutela dirudi. Bestalde, Ertzaintzak atzo jakinarazi zuenez, herenegun, 18:00 aldera, herritar batek hildako bat topatu zuen Bilboko baratze batzuetan, San Adrian auzoan. Dirudienez, gorpuak denbora asko zeraman han.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide