Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuen nork kudeatuko duen Eusko Jaurlaritzaren espetxe eskumena: Jaime Tapia jurista izendatu dute horretarako aholkulari, eta sailburuordetza baten maila emanen diote bere postuari. Arabako Probintzia Auzitegiko zigor arloko presidentea da gaur egun Tapia, eta 33 urte daramatza epaile lanetan. Martxoaren 31n zeregin horri utziko dio, eta Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barnean arituko da, Beatriz Artolazabal sailburuaren aldamenean. Tapiak izanen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxe eredua zehazteko ardura aurrerantzean, beraz.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, Tapiak «esperientzia handia» du epailetzan, eta horregatik da egokia eman dioten zereginerako. Bertzeak bertze, Zigor Zuzenbideko irakaslea da UNEDen, 2011tik. Jurisdikzio ordena zibil eta penaletako magistratu espezialistetako bat da, eta gazte jurisdikzio penalekoa ere bai. Epaile gisa, EAJren Araba Buru Batzarreko hainbat kide zigortu zituzten De Miguel auzian aritu zen. 2010ean, berriz, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente izateko hautagaia izan zen —Juan Luis Ibarra hautatu zuten orduan—. Euskal presoen gaiarekin ere izan du harremana: 2018ko urrian, Foro Sozial Iraunkorrak Gasteizen antolaturiko mahai inguru batean parte hartu zuen, eta salbuespenezko espetxe politikaren kontra mintzatu zen.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide