Ados al zaude PERI 1 proiektua gelditzearekin eta irtenbide bideragarri baten azterketa abian jartzearekin, betiere, herritarren parte hartzea aintzat hartuta?». Galdera horri erantzun bat edo beste eman diote 7.077 durangarrek; aukera zutenetatik %28,57k. Emaitzez harago, atera daitezke ondorio batzuk kontsultatik.
Batetik, herritarrek aukera izan dutela herriarentzat garrantzi handikoa den proiektu baten inguruan iritzia emateko. Garrantzi handia, besteak beste, ondorioak legealdi batetik harago doazelako. Herritarren parte hartze politikoa ez da mugatu hauteskundeetara, eta kanalak zabaldu dira demokrazia ordezkatzaile hori demokrazia zuzeneko tresnen bidez osatzeko. Gainera, galdeketaren aldeko sinadurak bildu dituen herri plataforma batek eta eskaera aintzat hartu duen udal batek ahalbidetu dute hori. Hori, jende gehiagok edo gutxiagok baliatu, osasuntsua da.
Puntu horretan, parte hartzea dago jomugan. «Abstentzio handiak (%72) erakusten du Durangok aurrera egin nahi duela erakundeen arteko adostasuna izan dezakeen proiektu bideragarri batekin», zioen igande iluntzean Mireia Elkoroiribe EAJko zinegotziak. Baina parte hartze handiari edo txikiari buruzko eztabaida antzua da, hor aldagai asko sartzen direlako: gai batek sor dezakeen polarizazio maila, jokoan asko edo gutxi dagoelako pertzepzioa, udal taldeek eman eta kendu dioten zilegitasuna, herritarren politizazio maila, pandemia. Herritarrei hitza ematea da lehen pausoa, herritar askok isilik geratzea hobesten badute ere.
Parte hartze apalak ez du kontsulta bat indargabetzen parte hartzeko mekanismoaren inguruan adostasuna baldin badago. Suitza adibide: iazko erreferendumetatik bitan ozta-ozta gainditu zuten %40ko parte hartzea, 2019ko guztietan -hirutan- egon zen %50etik behera, eta 2018koetatik bitan ez zen %35era heldu.
Beraz, hirugarren ondorioetako bat da Suitzaren ikasgaia: proiektu edo politika jakin bati buruzko desadostasunen gainetik, parte hartze politikoa areagotzeko mekanismo bat adosteko beharra; prozedura bat definitzea, instituzioek modu arautu batean galdeketak egin ahal izateko eta, bide batez, galdeketak alderdien agenda elikatzen duten tresnak izateari uzteko.
2016an, kazeta honetan, Nicolas Schmitt ikerlariak zioen Suitzako sistemari egin zekiokeen kritika bakarra zela «gogoeta lan handia egitera behartzen» dituela herritarrak. Baina arazoa abantaila ere bada, kontuan hartuta galdeketa batek herritarra bultzatzen duela informatzera, iritzi bat sortzera eta, funtsean, gai publikoekiko interesa agertu behar izatera. Azken batean, politizatzera.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide