PPren ustezko B kutxaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan deklaratu du Jaime Ignacio del Burgo UPNko diputatu ohiak, lekuko gisa. Aitortu du duela 25 urte Luis Barcenas PPko orduko diruzainaren eskutik jaso zituela 3.000 euro eskudirutan, Elena Murillo UPNko zinegotziarentzat, ETAren atentatu baten ondorioz haren etxebizitza suntsituta geratu ondotik.
Del Burgok bideokonferentziaz deklaratu du, bere etxetik. Eskudirutan jaso zituen 3.000 euroak «legezkotzat» jo ditu, eta auzitan jarri du PPren B kutxa badagoenik. «Jasotako diruak ez du esan nahi B kutxa zegoenik, garai haietan donazio anonimoak zeudelako; izaeragatik eskudirutan izaten dira donazioak, eta alderdiak pribatuan ordainketak egiteko edukitzen zuen eskudiru hori, baina horrek ez du esan nahi ordainketek edo prozedurek zilegitasunik ez zutenik».
Hari beretik esan du ETAren biktima bat laguntzeko jasotako 3.000 euro horiek «zilegiak» izan zirela, eta «harro» dagoela horregatik. Aitortu du diru hori Barcenasek eman ziola zuzenean, Del Burgok Alvaro Lapuerta orduko diruzainari eskatu ostean. Esan du jakin izan balu B kontabilitate baten parte zirela amaitu egingo zuela praktika hori.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.