Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak omenaldia egin diote Javier Batarritari. Poliziaren kontrol batean tiroz hil zuten, 1961ean, duela 60 urte. Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkariak esan du «Segurtasun Indarren arduraduna estatua denez, behar moral, politiko eta soziala dela hari ardurak eskatzea». Rodriguez Ranzek gogora ekarri du Batarritaren heriotza Francoren diktaduran gertatuko zerbait izan zela, eta Zuzenbide Estatuak ez zuela hura zuzendu. Gogorak motibazio politikoki indarkeria ez-zilegiaren biktimatzat dauka Batarrita, Eusko Jaurlaritzako 107/2012 dekretuak jasotzen duen gisan.
Ekitaldian Batarritaren senideei oroigarri bat eman diete. Bertan izan dira Batarritaren senideez eta Rodriguez Ranzez gain Josu Erkoreka Jaurlaritzaren Segurtasun sailburua, Iñigo Zubizarreta Bilboko Udaleko gizarte gaietarako zinegotzia eta Bakearen aldeko Foroko idazkaria, Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Aintzane Ezenarro Gogora zuendaria eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, beste hainbat ordezkariren artean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.