DONOSTIA. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak beste sei euskal preso lekualdatzea onetsi du; hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta beste hiru, Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara gerturatuko.
Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Jose Mari Dorronsoro dira Euskal Herriratuko dituztenak; guztiak Iruñera eramango dituzte. Gonzalez eta Mendizabal Valentzian daude preso (600km). Dorronsoro, berriz, Puerto III-n dago (1.020km).
Lorenzo Aiestaran eta Oskar Zelarain Soriara (260km) hurbilduko dituzte; Villenatik (700km) Aiestaran, eta Albocaserretik (480km), berriz, Zelaiaran.
Gainera, Unai Parot Puertoko espetxetik Leonera (370km) hurbilduko dute. 1990eko apirilean espetxeratu zuten, 41 urteko zigorra betetzeko, eta joan den otsailean bete zituen hiru laurdenak. 31 urte daramatza preso. Presook espetxe legeria onartu eta biktimei eragindako oinazea aitortu dute.
Gainera, Etxerat elkarteak jakinarazi du iragarrita zeuden beste bost gerturatze gauzatu dituztela.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide