«Askatasunarekin konprometitua»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko api. 6a, 16:36

Hainbat politikarik erreakzioak zabaldu dituzte sare sozialetan azken orduotan, Julen Madariaga hil dela jakin ondoren. «Julen Madariaga zendu da, ETAko sortzailea, HB eta Aralarreko kidea. Abertzalea eta gure herriaren askatasunarekin konprometitua», idatzi du Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak.

Madariaga agurtu du Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak ere: «Ezagutu dugun historiaren zatiak, pertsonak desagertzen direnean... Agur Julen!» mezuarekin. Arkaitz Rodriguez Sortuko koordinatzaileak azpimarratu du «bizitza osoan zehar gure herriaren askatasunaren alde borrokan» jardun duela, eta doluminak helarazi dizkie Madariagaren senide, lagun eta burkideei.

Sortu alderdiak adierazi duenez, «Madariagari eta haren belaunaldiari asko zor diegu, haien lan militanteak pizkunde kultural eta politiko oso bat ekarri zuelako Euskal Herrira, eta haiek abiatutako askatasunaren aldeko borrokara milaka euskal herritar lotzea lortu zutelako». Madariagak Euskal Herriaren askatasunaren alde jardun zuela gaineratu du alderdiak. «Eredu izan zen, eta gure esker ona erakutsi nahi diogu».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide