Lexuri Gallastegi Almeriatik Zuerara gerturatu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko mai. 8a, 00:00

MADRIL. Beste bi euskal preso lekualdatzea erabaki du Espainiako Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak. Lexuri Gallastegi Almeriako kartzelan dago (1.005 km), baina Zuerara gerturatuko dute, Euskal Herritik 245 kilometrora. Gallastegi 2010eko martxoaren 4an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko. 2031ko ekainean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Bigarren gradua ematea proposatu du Almeriako kartzelako Tratamendu Batzordeak. Bestalde, Karlos Apeztegia Iruñeko kartzelan dago, baina Martutenekora lekualdatzea onartu dute. Apeztegia 2018ko urrian kartzelatu zuten, lau urteko zigorra betetzeko, eta hiru laurdenak urrian beteko ditu.

Horiez gain, espetxe araudiaren 100.2 artikulua ezarriko diete Javier Perez Aldunateri eta Joseba Segurolari. Horrela, malgutu egingo zaizkie bigarren graduan dauzkaten baldintzak. Perez Aldunate 2005ean sartu zuten preso, eta zigorraren hiru laurdenak 2020ko otsailean bete zituen. Iruñean dago. Segurola 2003an kartzelatu zuten; Burgosen dago.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide