ERREAKZIOAK

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko mai. 9a, 00:00

«Utzi gaitu zuhurki, bizitzea maitatzen zuen bezala»

Jean Rene Etxegarai

Elkargoko lehendakaria

«Utzi gaitu zuhurki, bizitzea maitatzen zuen bezala. Bere lana izugarria da. Nekazaritzak baina baita Euskal Herriak ere hainbeste zor diote! Gogoratzeko adibide bat».

«Arima handi bat desagertu da»

Alain Rousset

Akitania Berriko lehendakaria

«Euskal Herriaren arima handi bat desagertu da. Konbikzioak zituen gizona zen, zintzoa, irudikorra. Eta guztiek errespetatua».

«Bakea eraikitzeko prozesuak aurrera egiteko lanean ari garenon bidaide»

Foro Sozial Iraunkorra

«Bakearen artisaua, ETAren desarme zibilaren protagonistetako bat eta Euskal Herriko bakea eraikitzeko prozesuak aurrera egiteko lanean ari garen guztion bidaide».

«Adorez defendatu zituen bidezkoak zitzaizkion kausak»

Vincent Bru

Diputatua

«Adorez defendatzen zituen bidezkoak iruditzen zitzaizkion kausak. Gogoetatsu eta jakintsu, beste ezerk baino gehiago errespetatzen zituen ikuspuntu ezberdinak».

«Herriak galdu du militante handi bat, lagun handi bat»

EH Bai

«Gaur gure herriak galdu du militante handi bat, galtzen dugu lagun handi bat. Laborantza iraunkorra, Batera edo bake prozesuan, Mixelek ekarpen handia egin du Euskal Herriarentzat».

«Kolpe gogorra izan da mugimendu abertzalearentzat»

ELA

«Kolpe gogorra izan da ELArentzat, baita mugimendu abertzale guztiarentzat ere. Nazio Batzordeak une beltz honetan besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta gertukoei».

«Beti besteak motibatzen zituen»

Maryse Cachenaut

EHLGko kidea

«Ez zen gelditzen eta ez zuen oraino gelditzeko gogorik. Gizon engaiatua zen, zintzoa eta sinplea. Bere iritzia eman bai, baina beti gu erabiltzen zuen. Trena bezala, lokomotorako parte zen: beti besteak tiratzen eta motibatzen. Baina bazekien bakarrik ez zuela tiratzen ahalko eta bagoiak bete behar ziren. Militantziako aita bat izan da. Harro zen baina urguilurik gabe».

«Borroka guzietan lehen lerroan edo aitzindari izan da»

Peio Iralur

Borroka laguna

«Bizi guzia, azken hatseraino, engaiamendu bat izan da. Borroka guzietan lehen lerroan edo aitzindari izan da; egitura berrien asmatzaile, sortzaile eta animatzaile. Laborari ttipien eta laborantza iraunkorraren alde. Bakearen alde.

Mixel, ildo berriak idoki dituk ainitz alorretan. Hik erein haziak, hozitu dituk, denek uzta ona die eta izanen die. Milesker, Mixel».

«Gizatasun handikoa zen, eta, aldi berean, bazuen tema»

Beatrice Molle-Haran

Kazetaria

«Tristezia ikaragarria da. Biziki hunkia naiz. Kalitatez josia zen. Gizon engaiatua zen. Oso hunkia naiz. Sekulako xantza ukan dut bera ezagutzea Luhusoko [Lapurdi] operazioan, 2016an. Erran zidatelarik Mixel ere operazioko kide zela, konfiantza eman zidan, begiak hetsirik joan nintzen. Hor ikusi nuen gizatasun handikoa zela, eta ber denboran, tema handia zuen. Bihotz handikoa bazen ere, uste dut ez zela erraza izan behar bere parean egotea negoziaketetan, baitzuen formakuntza sindikalista on-ona. Aitzinatzen zen lana berarekin, pragmatikoa zen. Txiroenekiko atentzioa zuen. Engaiamendua, elkartasuna zituen bere-bereak».

«Gatazkaren konponbideak militante nekaezina galdu du»

Anais Funosas

Bake Bideko lehendakaria

«Euskal Herriak militante handi eta nekaezina galdu du gatazkaren konponbidean. Baina eskaini duen guzia hor utzi digu ondare gisa. Orain, makila eskuan jarraitu behar diogu bideari».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide