Aurten 28 urte beteko dira Federico Krutwigek utzi gintuenetik. Gizakion oroimenak izan ohi duen ahuleriaz ordea, gertatuak aldizka gogorarazi ezik, badakigu zer nolako hutsuneak gerta daitezkeen. Egungo azken belaunaldien artean, segur aski, Federico Krutwig nor eta zer izan zen ez jakitea gero eta ohikoagoa izaten da. Halere. Gure Herriak asko zor dio eta ez legoke gaizki haren berri ez dutenentzat beraren izana eta emanak berraurkeztea. Francoren diktadura garaian luzaro ibili gara euskaldunok aski isolaturik, geure herriaren izaera eta kultura balio guztiak bakarrean lantzen eta aztertzen. Zorionez urte haietako bakartasunean bazebiltzan lagun batzuk, jatorriz kanpokoak izan arren, bertoko ezaugarri eta aberastasun ezkutu eta ukatuak nabarmentzen saiatuak. Haien laguntza gabe gaur ditugun errealitate asko ez ziratekeen gauzatuko.
Gurasoek interes handia izan zuten beren semeak burua kulturez jantzi eta karrera bat egin zezan. Bilbon, Merkataritzan, Ekonomian eta Zuzenbidean ikasketak egin ondoren, Parisen eta Bonnen letretako estudioak ere egin zituen, Ekialdeko hizkuntzetan batez ere. Eta 10 urte inguru zituenean, ustekabean, morfologiko eta sintaktikoak erabat harrigarriak iruditu zitzaizkion eta kemenez saiatu zen itxuraz distiragabeko mintzaira hura ikasten, horretarako bere gurasoen begiradetatik aldenduz neskamearen gelako ohepean ezkutatu beharra izan bazuen ere. Hamalau urte zituenerako ba omen zekien mintzatzeko beste. Urte batzuk geroago Euskaltzaindiko orduko egoitzara joan zen eta bertan Azkue ezagutu eta berehala lagun egin ziren.
Akademiaren egoera politiko, legezko eta ekonomiko negargarriak ikusita, eragozpen nagusia agintariek erakunde horretan kide separatistak bil zitezkeelako susmoa ezabatzeko, Krutwigek Azkue komentzitu zuen euskaltzale frankista batzuk euskaltzain izenda zitzan, horrela beren begi-belarriekin ikus eta entzun zezaten Euskaltzaindiaren bileretan, hizkuntzaz gainera, ez zela inolako konfabulazio politikorik egiten. Gauzak horrela egiten zirela ikusita, frankistek, asperturik nonbait, laster utzi zioten bileretara joateari eta harrezkero Euskaltzaindia bere bidetik askatasunean ibiltzen hasi zen.
Krutwigek bazekien munduko hizkuntza nagusiek, lehenago dialektoz osatuak baziren, nazio-hizkuntza ofizialak bihurtzeko, aurretik beste pauso bat ere egin beharra zutela; batasunarena, alegia. Horrela gertatua zen, adibidez, Grezian, Frantzian, Italian eta Alemanian. Hizkuntzen batasunean erlijioak izandako garrantzia ikusita, Alemanian Luterrek egindakoa Euskal Herrian Leizarragak eginikoarekin konparatu zuen, nazio bien historia aski ezberdinez erreparatu gabe.
Bere proposamen konkretuak arrakastarik izan ez bazuen ere, gutxienez euskararen batasunerako proposamena, ordea, nabarmen gelditu zen, handik urte batzuetara, 1968an, Arantzazuko biltzar sonatuan nagusitu zena.
Krutwigek beste arlo batzuk ere jorratu zituen: politika, garai batean bere Vasconia liburu ospetsuarekin arrakasta handia erdietsiz, literatura, zenbait hizkuntza klasikori emandako garrantzia (grezierari batez ere), bai eta pinturari ere.
Federiko, hil, 1998ko azaroaren 15ean egin zen. Haren nahiari obedituz, bere errautsak partez Bizkaiko itsasoan eta partez Grezian banatu ziren, bere bi herri maiteen artean.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide