Sexu eraso bat salatu dute Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko eka. 3a, 00:00

TOLOSA. Tolosako Udalak (Gipuzkoa) eta Tolosako Asanblada Feministak jakinarazi dutenez, pasa den larunbatean eraso sexista bat izan zen Tolosako skate parkean. Udalak, erasoa gaitzesteaz gain, abian jarri du indarkeria matxista jasan duten emakumeak artatzeko protokoloa; asanbladak, berriz, elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako: 19:00etan izango da, Triangulo plazan. Erasoa jasan duenak salaketa jarri du Ertzaintzan. Azaldu duenez, erasoa Usabal kiroldegitik gertu dagoen parkean izan zen, larunbat gauean. Tolosako Udalak argitu du «babes osoa» eskaini diotela hari eta haren ingurukoei, eta mugimendu feministarekin eta gizarte eragileekin indarkeria matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Horrez gain, nabarmendu du herritarren parte hartze «aktiboa» beharrezkoa dela erasoak eragozteko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide