Etxebarrietaren aldeko ekitaldiak, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko eka. 5a, 00:00

BILBO. Egiari Zor fundazioak bertan behera utzi ditu Txabi Etxebarrieta gogoratzeko atzo Bilbon egitekoa zen hitzaldia eta biharko Derioko hilerrian antolatua zuen ekitaldia. «Jasandako erasoen aurrean», ekitaldiak ez egitea erabaki du Egiari Zor-ek, baina salatu du

«estatuaren biolentzia» jasan duten biktimek «baztertuta jarraitzen» dutela: «Memoriarako eskubidea ukatzen zaigu. Gure senitartekoen heriotzen egia argitara emateko eskubidea ukatzen zaigu». Agerraldi batera deitu du biharko.

Dignidad y Justicia elkarteak auzitara jo zuen ekitaldiak debekatzeko, argudiatuta «terrorismoa goratzeko» delitu bat izan zitekeela horiek egitea, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak baimendu egin zituen. Udalak, ordea, ez zuen baimenik eman atzo hitzaldia egitekoak ziren aretoa erabiltzeko. Etxebarrietak eragin zuen ETAren lehen biktima, Jose Antonio Pardines guardia zibila, 1967ko ekainaren 7an, Francisco Francoren diktaduraren garaian. Egun berean, Guardia Zibilak Etxebarrieta bera hil zuen tiroz, Tolosan (Gipuzkoa).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide