Presoen aldeko martxa eginen dute Bakegileek uztailaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko eka. 10a, 00:00

Orain presoak! lelopean, euskal presoen eskubideen aldeko martxa eginen dute Bakegileek uztailaren 10ean, Baionatik Donibane Lohizunera (Lapurdi). 31 urte daramatzate preso Jakes Esnalek eta Unai eta Jon Kepa Parotek, eta horiek askatzeko eskatuko dute, bi herrien artean diren 31 kilometroetan ibiliz. Esnalek eta Jon Kepa Parotek behin baino gehiagotan egin dute baldintzapean aske gelditzeko eskaera.

Frantziako Justizia Ministerioarekin harremanetan segitzen badute ere, Bakegileek azpimarratu dute egiten dituzten eskaerek ez dutela erantzun baikorrik eskuratu, eta kezka agertu dute azken urteetan Frantzian gertatzen ari den «lerratze sekuritarioaren» ondorioz egoerak har lezakeen bilakaerarekin. Terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzaren jarrera azpimarratu dute, beste behin: «konfrontazioa» nahi duela eta «iraganeko eskemetan» dela erran dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide