Urrutikoetxea errugabetzeko eskatu dute nazioarteko 10 lagun ezagunek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko eka. 23a, 00:00

Joan den astean Parisko Zigor Auzitegian iragan zen Josu Urrutikoetxearen kontrako epaiketaren ondotik, hura errugabetzeko eskatu dute nazioarteko hamar pertsona ezagunek. Horien hitzetan, epaiketan agerian gelditu da azken hamarkadetan gatazkaren konponbidean izan duen rol «historiko eta erabakigarria». Hobengabetzea adierazita, beste gatazka batzuetan ere bake justu eta iraunkor batean oinarritutako konponbideak atxikitzen lagunduko luke epaitegiak. Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzako prokuradoreak bost urteko kartzela zigorra eskatu du Urrutikoetxearentzat, 2011 eta 2013 artean gaizkile elkarte bateko kide zela frogatutzat emanik.

Hauek dira testuaren sinatzaileak: Gerry Adams, Sinn Feineko buruzagi historikoa; Bill Bowring, Londresko Unibertsitateko Birkbeck Collegeko irakaslea; Jonathan Cohen, Conciliation Resourceseko zuzendari exekutiboa; Brian Currin, nazioarteko bitartekaria; Didier Fassin, unibertsitateko irakaslea; Michael Keating, Bakerako Europako Institutuko zuzendari exekutiboa; Raymond Kendall, Interpoleko ohorezko idazkari nagusia; Thomas Lacoste zinegilea; Caroline Guibet Lafaye, Emile Durkheim zentroko ikerlaria; eta I. William Zartman, Paul H. Nitze Schooleko irakaslea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide