Bi preso Euskal Herrira ekartzea eta beste bi hurbiltzea onetsi dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko eka. 23a, 00:00

Espainiako Espetxe Erakundeek ebatzi dute bi euskal preso Euskal Herriratzea eta beste bi hurbiltzea. Arkaitz Agote eta Agustin Almaraz dira Euskal Herriratuak: Agote El Duesotik (170 km) Martutenera ekarriko dute, eta Almaraz, Zueratik (245 km) Basaurira. Horiez gain, Ibai Aginaga Sevilla II-tik (885 km) El Duesora hurbilduko dute, eta Aitor Cotano, Puerto III-tik (970 km) Dueñasera (245 km). Gainera, Aginagari eta Cotanori gradu progresioa aitortu diete, lehenetik bigarrenera. Horiek horrela, motibazio politikoko euskal presorik ez da izango aurrerantzean Sevillako kartzelan.

Bestalde, Presoak Euskal Herrira ekarri ditzatela eskatzeko, laugarrenez, bizikleta martxa egingo du uztailaren 22tik 24ra Sarek.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide