Pintaketa faxistak egin dituzte asteburu honetan Uribe Kostako (Bizkaia) zenbait herritan: Getxon, Erandion eta Leioan, zehazki. Irudiak igande arratsaldean zabaldu ziren, eta denetan ageri da uztailaren 18aren erreferentzia. Izan ere, igandean bete ziren 85 urte 1936ko estatu kolpe faxistatik.
Mugimendu abertzalearen aurkako mezuak dira batzuk: Los abertzales moriréis como en el 36 (abertzaleak 36an bezala hilko zarete); Euskal Herria no existe, aquí se habla en español (Euskal Herria ez da existitzen; hemen espainolez hitz egiten da). Matxistak dira besteak: Zorras separatistas os vamos a violar (Urdanga separatistak, bortxatuko zaituztegu). Euskalgintzari ere eraso egin diote, pintaketa bat Algortako Lauaxeta euskaltegiaren atean egin baitute.
Hainbat herritarrek ezabatu dituzte denak, gainetik Gora Euskal Herri euskalduna, feminista eta antifaxista idatzita. Sortuk, Ernaik, Sare Antifaxistak, Haziak Algortako talde feministak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek salatu egin dituzte pintaketak.
EH Bilduk adierazi du indarkeria faxista azkenaldian bere forma guztietan agertzen ari dela: «Ez dugu onartuko horrelakorik ez gure herrian, ez beste inon». Era berean, Elkarrekin Podemosek «batasunerako» deia egin du, eta «eskuin muturraren erasoen aurrean memoria eta demokrazia» aldarrikatu ditu.
Eragileek elkarretaratzera deitu dute gaurko: 20:00etan batuko dira, Erandioko metro geltokian.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide