Sei preso Euskal Herriratu, eta bat hurbilduko dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko ira. 1a, 00:00

MADRIL. Espainiako Gobernuko Espetxe Erakundeek jakinarazi dute sei euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bat hurbilduko dutela. Basauriko espetxera ekarriko dituzte lau preso. Asier Rodriguez da horietako bat; Sorian dago, 260 kilometrora, eta 2025ean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Ibai Aginaga ere presondegi berera eramango dute, El Duesotik (170 km); 2017an bete zituen hiru laurdenak. Guillermo Merino, berriz, Zaragozatik (345 km) eramango dute Basaurira; 2019an bete zituen hiru laurdenak. Era berean, Jose Angel Lerin ere Basauriko kartzelara ekarriko dute; hura ere Zaragozan dago preso. 25 urteko zigorra betetzen ari da. 2025eko ekainean beteko ditu hiru laurdenak.

Beste bi preso, berriz, Zaballara ekarriko dituzte. Jon Etxeberria da bat; El Dueson (170 km) zegoen orain arte. Iosu Ordoñez ere espetxe berean izango da, Topastik (460 km) Euskal Herriratuta. Azkenik, Imanol Miner Dueñastik El Duesora gerturatuko dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide