Torturaren zauriz

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko ira. 4a, 00:00

13/13 sumarioko zortzigarrena zen, baina ezin izan zen uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalera joan. Ez pozez, haatik: haren osasun egoerak eragotzi zion. Juan Mari Jauregi militante independentista donostiarra atzo zendu zen; Sortuk jakinarazi zuenez, bertzeak bertze, torturak eta auzibide luzeak eragindako zaurien ondorioz: «Torturak osasunari kalte egin zion, eta sumarioa hamarkada batez luzatzeak oinazea areagotu baino ez zion egin».

LABeko militante erretiratua zen Jauregi atxilotu zutenean: 66 urte zituen. 2010eko apirilaren 14an atzeman zuen Guardia Zibilak, eta torturak salatu zituen aske utzi zutenean. Arritmia zeukan orduan: «Nire eritasunaz ohartu zirenean, esan zidaten han gelditzen banintzen, hiltzen banintzen, ez zela ezer gertatuko. [Jon] Anzarena bezala izango zela». Hotza eta beroa pasarazi zioten; biluztu eta mehatxatu egin zuten.

13/13 auziko gainerako auzipetuek «elkartasun, konpromiso eta duintasun eredu» gisa oroitu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide