Ernaik bederatzi gazteren aurkako auziak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko ira. 25a, 00:00

GASTEIZ. Maiatzaren 7an Ernaik manifestazioak antolatu zituen Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, gazteriaren larrialdi egoera salatu eta beren duintasuna aldarrikatu nahirik. Bilbon eta Gasteizen, Ertzaintza oldartu egin zitzaien manifestariei, eta zenbait lagun atxilotu eta zauritu ziren polizien oldarraldiaren ondorioz. Atzo, Ernaik jakinarazi zuen orain arte bederatzi gazte deklaratzera deitu dituztela, eta bakoitzari auzi bat ireki zaiola. Azkena, atzo.

Gazte horri babesa adierazi eta haien aurkako jazarpena salatu nahirik, Ernaiko kideak Gasteizko epaitegiaren aurrean elkarretaratu ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu zuten: «EAJk aski ondo egiten dakiena egin zuen, eta gazteon kontra oldartzeko karta zuria eman zien, hainbat atxilotu eta zauritu eraginez». Adierazi zuten lan arloan eta beste hainbat arlotan prekaritatea jasaten duten heinean beren eskubideen alde eta etorkizun hobeago baten alde borrokan jarraituko dutela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide