«Moncloan gehien hunkitu nintzen eguna»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko urr. 15a, 00:00

BILBO. ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri eta hamar urtera, albistearen berri izan zuen eguna gogoan izan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadiko Boulevard saioan: «Idatzia irakurri nuenean, iragarria zigutena berresten zuen; bada, eragin handiko sentimendu bat izan nuen [...]. Moncloan egin nituen egun guztietatik agian gehien hunkitu nintzena izan zen».

Gizarteak ordutik hona eginiko bideagatik galdetuta, gobernuburu ohiak azaldu du euskal herritarrekiko «mirespena» duela, eta armagabetzea «betiko» izan dela nabarmendu du. Bestalde, Arnaldo Otegik eta Iñigo Urkulluk ETAk jarduera armatuarekin amaitzeko eskainitako «laguntza» aitortu du, eta batez ere Jesus Egigurenek erakutsitako «prestasuna» goretsi.

Egigurenek, berriz, Efe agentziari eskainitako elkarrizketa batean adierazi du ETAren amaiera «imajina zitekeen onena» izan zela: «Orain ETAko kideei egiten dizkieten omenaldi txikiez kexatzen gara».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide