PPri dagokionez, adierazpenak Onda Cero katean harrapatu du Pablo Casado idazkari nagusia. Hark, lehengo lepotik burua: «Bilduk 300 hilketa argitzen lagundu behar du. Otegi ez da bake gizon bat, terrorista bat da, eta ETA Poliziak eta auzitegiek garaitu zuten», idatzi berri du Twitterren.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko buruak, Carlos Iturgaizek, «Otegirena gustu txarreko txantxa bat» dela esan du: «Ez du sekula ETA kondenatuko, bera hango kidea izan baitzen. Biktimez barre egiten ari da».
Eragileei dagokienez, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak idatzi du «arreta handiz» irakurtzen ari dela adierazpena, eta aitortu du badaudela «lasaitasunez eta begirada zabalarekin» aztertu beharreko ideia eta kontzeptu berriak.
Biktimen elkarteek, ordea, PPren ildotik jo dute. Terrorismoaren Biktimen Erakundeak gehiago eskatu dio Otegiri: ETAren ekintza batek berak ere ez zuela justifikaziorik izan aitortzea, eta «hiltzaileen bozeramaile izateagatik» barkamena eskatzea. Hilketak argitzen laguntzeko ere eskatu diote. Mari Mar Blanco Miguel Angel Blanco fundazioko presidenteak ere eskaera berberak egin ditu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.