Grande-Marlaska: «Ezker abertzaleak ongietorriak saihestu behar ditu»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko urr. 24a, 12:12

«Terrorismoaren biktimei egindako mina arindu nahi badu, ezker abertzaleak ongietorriak desagerrarazi behar ditu». Gai horretan azpimarra egin du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak, El País egunkariak egin eta gaur argitaratu duen elkarrizketan. Lehen galderetan, euskal gatazkaren inguruko gaiak izan ditu hizpide.

Lehenik eta behin, joan den astelehenean EH Bilduk eta Sortuk egindako adierazpenari buruz galdetu diote Grande-Marlaskari. Argi utzi du bere iritziz ez dela nahikoa, baino aitortu du badela aurrerapauso bat. Esan du ezker abertzaleak aitortu behar duela «ETArena proiektu totalitario bat» izan zela, eta oraindik bide luzea duela egiteko.

Lehen pausoa, ordea, ongietorriak desagerrarazteak izan behar dutela nabarmendu du. Esan du «irain bat» direla biktimentzat, eta haiek eragozteko lanean dabiltzala «hainbat arlotan, baita legeenean ere». Dena den, nabarmendu du geroz eta gutxiago egiten direla, BERRIAk larunbatean argitaratutako erreportajeak erakusten duen moduan.

Sakabanaketa politikaz

Euskal presoen lekualdatzeaz, berriz, adierazi du banakako tratamendua ematen dietela, «gainontzeko presoei bezala». Sakabanaketa politikaz ere jardun du: «Ez zen espetxe politika bat, politika antiterrorista bat baizik, eta oso garrantzitsua izan zen ETAri aurre egiteko». Gaur egun, ordea, esan du ez dela beharrezkoa, «begi bistakoa denez». Lekualdatzeak egiteko, ordea, lekuak izan behar dituztela azaldu du.

Azkenik, galdetu diote ea eroso sentitzen den gobernuan, jakinda EH Bilduren babesa dutela kongresuan. Grande-Marlaskak labur erantzun du: «Pedro Sanchez presidenteak proposatu zuen programak jasotzen dituen babes guztiak ongi etorriak izango dira, eta izan behar dute».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide