«Krispaziora itzuli izanaz» ohartarazi du Foro Sozialak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko urr. 28a, 00:00

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia izan du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean, eta han, Agus Hernan bozeramaileak ohartarazi du joan den astean «nolabaiteko atzerapausoa» egon dela, «sumin eta krispazio jarreretara». Hori ikusita, «lasai eztabaidatzea», eta «krispazioa» utzita «eraikitzea» proposatu du Hernanek.

Foro Sozialaren aburuz, EH Bilduren eta Sorturen ordezkariek biktimen minaz esandakoak, eta adierazpen horiek hasieran beste ordezkari politiko batzuen aldetik izan zuten harrera, «bide onean egindako urratsak» izan ziren, baina, horren ostean, «nolabaiteko atzerapausoa» egon zen, eta eztabaida publikoan «tentsioak eta krispazioak» gora egin zuten nabarmen. Hernanen iritziz, horrelakoekin herritarrei helarazten zaien mezua da «elkarrizketarako gaitasunik» ez dagoela.

«Benetan beste fase batean bagaude, hori sendotzeko ahaleginak egin behar ditugu», azaldu du Hernanek, eta erantsi du «berriro ez errepikatzeko eta bizikidetza demokratikorako baldintzak sortzea» izan behar dela helburua.

«Arrazoi politikoak»

Euskal presoei ezarritako espetxe politika aztertzen duen Behatokia izeneko txostena aurkeztu du Foro Sozialak agerraldian. Hernanek esan du espetxe politika hori oraindik ere «salbuespenezkoa» dela, eta, presoak prest azaldu badira ere gizarteratzeko ibilbidea egiteko, ibilbide hori egitea galarazten dietela «arrazoi politikoak direla medio». Hori aldatzeko eskatu du Hernanek.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide