UP Unidas Podemosek eta PSOEk datorren astean adostuko dituzte mozal legea indargabetzeko azken zuzenketak, EAJrekin xehetasunak itundu ostean, alderdi jeltzalea izan baita bultzatzailea. Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea erreformatuko dute, baina oraindik adosteko daude batzuen eta besteen zuzenketak.
Enrique Santiago UPko Espainiako Kongresuko diputatuak esan du gaiari buruz PSOErekin duten akordio maila «erabatekoa edo oso handia» dela eta datozen egunetan prest egongo direla EAJren proposamenen berri jakiteko. PSOEko iturriek Eferi esan diote, hala ere, oraindik negoziatzen jarraitzen dutela.
Efe agentziaren arabera, zuzenketen epea datorren astean bukatuko da, orain arte berrogei aldiz luzatu ostean. Dagoeneko testua oso aurreratuta daukatela adierazi diote Espainiako Gobernuko iturriek, eta helburua dela lege berria ahalik eta arinen onartzea.
Santiagok adierazi du aurrerantzean polizien irudiak ateratzea eta zabaltzea ez dela zigorgarria izango, betiere polizien eta haien familien intimitaterako eskubidea urratzen ez bada. UPko bozeramailearen arabera, gizarte lanak lehenetsiko dituzte isunen aldean, eta «zigortuen erosteko ahalmenaren araberakoak» izango dira zigorrak. Santiagok gaineratu du beren borondatea dela herritarrek «osorik berreskuratzea» biltzeko eskubidea eta manifestazioak egitekoa. Lege berriaren arabera, zigortu daitezkeen kaleko protesta bakarrak «indarkeria eta desordena publikoko ekintzak» izango dira. Gainera, lanean ari dira ekintza naturistak zigorgarriak izan ez daitezen.
2015eko uztailean onartu zuen Herritarren Segurtasunerako Legea Espainiako Alderdi Popularrak, kongresuan eta senatuan zeukan gehiengo absolutua erabilita. Hainbat kritiko izan zituen legeak Euskal Herrian eta nazioartean. Europako Kazetarien Federazioak, Amnesty Internationalek eta Human Rights Watchek Espainiako Gobernuaren erabakia salatu zuten.
Aurrerapauso falta
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak 2015ean esan zuen lehenengo bider mozal legea agintera heldu bezain pronto kenduko zuela. Ordutik hainbatetan errepikatu du kanpainetan. Urri amaieran, EAJko Aitor Esteban sare sozialetan kexatu zen «beste behin» zuzenketak aurkezteko epea luzatu zutelako, eta «marmotaren egun» gisa deskribatu du egoera asteon.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide