EAJ, PSE-EE eta EP-IU euskal presoen ongietorrien aurka batu dira

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko aza. 12a, 00:00

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten EAJ, PSE-EE eta EP-IUko legebiltzarkideek adierazpen bat onartu zuten atzo «ETAko presoei handikeriaz aitortza ekitaldiak» egitea «baztertzeko». Halaber, «horiek antolatu eta sustatzen dituztenei» eskatu zieten «bertan behera» utz ditzatela, «biktimekiko eta haien senideen minarekiko sentsibilitateagatik, iraganaren memoria kritikoarekiko errespetuagatik, eta bizikidetza demokratikoa eraikitzeko zailtasun bat gehiago eta zatiketa elementu ez bilakatzeagatik». C's-PP koalizioko Jose Manuel Gil legebiltzarkideak aurkezturiko legez bertzeko proposamenari erdibideko zuzenketa eginda onartu zuten hiru taldeek testua, espainiar eskuinekoena «oportunistatzat» jota. EH Bilduk uko egin zion bi testuak babesteari: Arkaitz Rodriguezek gogoratu zuen aurten euskal presoei egindako harreretatik bi baino ez direla publikoak izan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide