2.000 kasuen langa gainditu dute Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko abe. 26a, 00:00

IRUÑEA. Nafarroan 2.000 COVID-19 kasuen langa gainditu zuten Gabon gauean, Osasunbidearen datuen arabera: eginiko proben laurdenetan, emaitza positiboa izan zen; denera, 2.036 kasutan. Egun, 140 lagun daude ospitaleratuta herrialde horretan; horietako 28, ZIUetan. Efe agentziak argitaratu duenez, gainera, azken egunetako kasu kopuruak eta antigeno testen eskaera handiak eragina izan dute Osasunbideko protokoloetan, eta osasun zentroek arazoak dituzte behar bezainbeste proba egiteko.

Osasun Saileko iturriek agentzia horri adierazi diotenez, 37.305 proba egin zituzten abenduaren 16tik 23ra: azken hilabeteetan astero batez beste eginikoak halako bi baino gehiago. Hala, hainbat zentrotan norberak egindako antigeno proben emaitzak ontzat jotzen ari dira, ezin dutelako hura ziurtatzeko beste bat egin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide