Paulo Garaialderen hilketari buruzko txostena egin dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko abe. 28a, 00:00

GASTEIZ. 1982ko urtarrilaren 1ean, Paulo Garaialde taxilaria desagertu egin zen, eta biharamunean haren gorpua aurkitu zuten, bi eskopeta tiro zituela. Triple A erakundeak bere gain hartu zuen hilketa. Laster berrogei urte beteko dira hura gertatu zenetik, eta Garaialderen senitartekoek txosten bat egin dute, haren bizitzaren eta heriotzaren zenbait alderdi biltzen dituena. Elixabete Garmendia kazetariak koordinatu ditu txosten hori egiteko lanak.

Orain, Garmendiak berak eta Paulo Garaialderen seme Iñaki Garaialde Salsamendik Jaurlaritzari eman diote txostena. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde Jose Antonio Rodriguez Ranzek hartu dute dokumentua. Orain, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak auziaren ardura hartuko du ,eta ahaleginduko da «egia, justizia eta erreparazioa» bilatzen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide