Zupiria: «Ezin dugu gure historia zuritu»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko urt. 22a, 00:00

GASTEIZ. Pertsona batzuk «zuritzeko» zenbait ekintza egiten ari dira azkenaldian, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunaren ustez. Mikel Antzari babesa adierazteko, Euskal Herriko 126 idazle eta editorek adierazpen bat plazaratu dute asteon. Besteak beste gai horri buruz aritu zen atzo Zupiria Radio Euskadiko Boulevard saioan: Zupiriaren arabera, Antzak bere literatur lana garatzeko «behar duen sormen askatasuna» izan behar du, baina uste du Gregorio Ordoñezen familiak «eskubidea» duela jakiteko ea haren hilketan «esku hartu zuen» ala ez. «Nire ustez, Mikel Antzari sormen askatasuna eskatu dioten idazle batzuen aurrean, Gregorio Ordoñezen alargunaren eta semearen eskubidea dago jakiteko ea haren hilketa zergatik eta nola gertatu zen, eta nork agindu zuen». Aste honetan «antzeko» beste bi gertakari ere izan direla uste du. Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohiarena, bere «jarduna zuritzeko prest» agertu zelako. Eta errenkan gaineratu du Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi: uste du EH Bildu Txillardegi «zuritzen» saiatu dela, harentzat urrezko domina eskatzeagatik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide