2.000 urte baino gehiago eskatu dituzte Josu Urrutikoetxearentzat 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka (Espainia) egindako atentatuagatik. Zehazki, fiskalak 2.354 urteko espetxe zigorra galdegin du: hildako bakoitzarengatik —11 pertsona—, 30 urte; eta hiltzen saiaturiko bertze 88 lagunengatik, 23na urte. Sekula bete ezinezko zigor batuketa bat da emaitza.
Akusazio partikularrak are gehiago nahi du: 2.774 urteko espetxe zigorra, hain zuzen. Atentatutik bizirik atera ziren bi kidek eta Guardia Zibilen Espainiako Elkarteak osatzen dute akusazio partikularra, eta eskatu dute ETA atentatu horretan hiltzen saiatu zen pertsona bakoitzarengatik 26 urteko espetxe zigorra jartzeko —eta ez 23koa—. Akusazioen ustez, gainera, hiltzen saiaturikoak 94 lirateke, eta ez 88.
Fiskaltzak bere idatzian argudiatu du Urrutikoetxea dela Zaragozako Guardia Zibilaren kuarteleko hilketen egilea. Adierazi du ETAko «batzorde exekutiboko» kidea zela atentatua gertatu zenean. Gogoratu du, dena den, Frantziak oraindik ez duela igorri Espainiaratzeko dekretua.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide