Bake prozesua hizpide Sorbonan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko mar. 18a, 00:00

Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans apres (Bake prozesua Euskal Herrian. Hamar urte beranduago) konferentzia antolatu zuen atzoko, Parisen, Sorbona Unibertsitatean. Jardunaldian aztergai izan zuten, hain zuzen, zer bilakaera izan duen konponbide prozesuak 2011ko urrian ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik gaur egunera arte. Aditu ugari mintzatu dira gaiaz: Caroline Guibet Lafaye Lisst zentroko ikerketa zuzendaria; Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea eta trantsiziozko zuzenbidean aditua; Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakaria; Thomas Lacoste Pays basque & liberté Un long chemin vers la paix dokumentalaren zuzendaria; eta Teresa Larruzea Etxepare Euskal Institutuko irakurlea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide