Urrutikoetxea epaitzeko aukerari bide eman dio Auzitegi Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko api. 7a, 00:00

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste urrats bat egin du Josu Urrutikoetxea epaitu ahal izateko, Zaragozan (Espainia) 1987an Guardia Zibilaren kaserna baten kontra egindako atentatuagatik, eta atzera bota du haren defentsak jarritako helegitea. Urrutikoetxearen defentsak argudiatzen zuen Frantziako justiziak epaitu eta zigortu egin zuela 1990ean, antzeko egitate batzuengatik, baina Auzitegi Nazionaleko epaileek ebatzi dute zigor hura beste delitu batzuengatik eman zutela.

Jose Antonio Mora Alarcon, Jose Ricardo de Prada eta Maria Teresa Garcia Quesada Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek uste dute Frantzian «gaizkile taldeko kide» izatearen delitua bat etor daitekeela Espainian delitu berari ematen zaion kalifikazio juridikoarekin, baina iritzi diote auzi honetan beste egitate batzuk daudela eztabaidagai.

Herri akusazioko abokatu Jorge Piedrafita pozik agertu da erabakiaren berri jakindakoan, eta esan du horrekin bertan behera utzi dutela «epaiari itzuri egiteko azken trikimailua». Itxaropena agertu du Frantziak Urrutikoetxea estraditatu edo behin-behinean Espainiaren esku utziko duela, epaitu ahal izateko.

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 2.354 urteko zigorra eskatu du Urrutikoetxearen kontra auzi horrengatik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide